Sustatzaileak

Ascongi eta Eraikune Gipuzkoako eraikuntza-arloko bi eragile eta elkarte nagusiak dira, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Eraikuntza Digitala proiektua diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko prozesuaren buru izan dira.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzen du, baita natur ingurunearen kudeaketa eta babesa ere, basoen eta natur inguruneen kontserbazioa bermatzeaz gain.

“Eraikuntza-enpresak, batez beste, tamaina ertainekoak dira; beraz, are beharrezkoagoa da erakundeen babesa eraldaketa digitalak dakarren teknologia-, antolamendu- eta kudeaketa-aldaketari ekiteko.”

Jabier Larrañaga,
Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua

Alberto Marín - Presidente de Eraikune

Eraikune

Eraikuntza-industriako enpresen lehiakortasunaren sustapenean laguntzen du, gaikuntzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bitartez.

“Aurrerapauso bat emateko unea da, eraldaketa digitala hemen da eta. Teknologia-egokitzapenaren prozesuak sektore-ekimena izatearen garrantzia azpimarratzen dugu, eta eraldaketaren bultzatzaile gisa jardutea bazkideekin batera, negozio-ereduen berrikuntzaren bidez, eta, digitalizazioari esker, produktu eta zerbitzu berriak sortuz.”

Alberto Marín,
Eraikuneko presidentea

Txema Muñoz - Presidente de Ascongi

Ascongi

Gipuzkoako eraikuntza-enpresa nagusiak biltzen dituen elkartea da, gure lurraldean ongizatea eta aurrerabidea eraikitzeko konpromisoaren eta apustuaren isla.

“Proiektuari ekiteko, kontuan hartuko da askotariko enpresek parte hartzen dutela eta hasierako digitalizazio-maila desberdinak dituztela; hala, diagnostikoen bidez, ikuspegi orokorra lortuko dugu, baita digitalizazio-ibilbide bat ere parte hartzen duten enpresentzat.”

Txema Muñoz,
Ascongiko presidentea