Orain arte, eraikuntzaren alorreko Gipuzkoako 42 enpresek egin dute autodiagnostiko testa, haien digitalizazio-maila ezagutzeko eta, gainera, sektorearen egoera ezagutzeko informazio baliotsua emanez.

Horietatik 30 hautatuko dira enpresa aditu baten eskutik digitalizazio-prozesu bati ekiteko, prozedura berritzaileak ezarriz eta tresna digital berriak erabiliz.

Lehenengo fase hori funtsezkoa da, batetik, eraikuntza-sektoreko balio-kate osoko enpresen beharrezko digitalizazioa bultzatzeko, eta, bestetik, parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat berariazko helburuak ezartzeko, haien egungo egoera eta behar zehatzak ezagutuz, eta proiektu honetan eraginkortasun eta emaitza hobeak bilatuz.