Eraikuntza Digitala errealitate bat da

Maiatzaren 13an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Ascongik, Eraikunek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eraikuntza-industriaren eraldaketa digitalaren alde.

Esperientzia pilotu bat da, nazioarteko loturak dituena, Euskadiko eraikuntza-enpresen berrikuntza-prozesuaren bi helburu estrategiko lortzeko.

Lehenenik, sektorearen digitalizazio-maila ezagutzeko. Ezagutza horretatik abiatuta, 30 enpresa hautatuko dira, euren lan-prozesuetan teknologia digitalak txertatzeko aholkularitza-proiektu batean parte har dezaten.

Alberto Marín Eraikuneko presidentearen hitzetan, eraikuntza-industriak «erronka handi bat du aurrean»; izan ere, «kontu bakar bat da ziurra; etorkizuna digitala izango da».

Proiektu berri hori irailean hasiko da. Eraikuntza-enpresa guztiei dei egingo zaie proiektu pilotu honetan parte hartzeko digitalizazioan aditua den nazioarteko enpresa baten laguntzarekin.